Herrixa Kantuan ekimen berria

Txantxiku Ikastolak, Jose de Azpiazu musika eskolarekin elkarlanean, antolatuko duen ekimen baten berri ematera gatozkizue. Euskal Herriko hainbat herri eta hiriburuetan jadanik aurrera eramaten da ekintza hau eta herriarentzat eta bereziki herritarrentzat aberasgarria dela uste dugu. Gauzak horrela, bi erakundeek Oñatin antolatzea adostu dugu eta ekimen honekin lortu nahi ditugun helburuak hauek dira:

  • Herrian, Euskal Kultura zabaltzea euskal kantu eta folklorearen bitartez.
  • Euskal Kantu tradizionalak herritar guztiengana hurbiltzea.
  • Euskaltzaletasuna eta euskal nortasuna sustatzea.
  • Herriko kaleak alaitu eta girotzea.
  • Familiak euskal giroan elkartzea eta herrigintzan aritzea.

Horrenbestez, bi erakundeen arteko elkarlanari esker, hilero-hilero azken larunbatean plazan elkartuko gara eguerdiko 12:30ean. Ondoren, herriko kaleetatik zehar ibiliko gara euskal kantak abestuz herriko giroa alaitzen. Lehenengo saioa martxoaren 28an egingo dugu.

Herritar guztiak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera, zenbat eta haur, guraso, familia eta norbanako gehiago elkartu orduan eta aberatsagoa izango baita ekimena.

Bertan abestuko ditugun abestien letrak ere albiste honen bukaeran aurkituko duzuen dokumentuan dituzue eskuragarri.

Etiketak: