Bihar, apirilak 25, Jose de Azpiazu Musika Eskolakook eta Txantxiku ikastolakook antolatutako HERRIXA KANTUAN ekimeneko 2. saioa izango da. Pasa den hilean egin genuen bezala, 12:30ean herriko plazan, kontzejupean, elkartuko gara, eta ordu eta erdiz-edo, euskal kantak abesten arituko gara.
Saio honetarako kanta paperak albiste honen bukaeran eskuratu ditzakezue.
Hau da hau barruan daramagun poza! Inork uste ez zuena gertatu zen zapatuan plazan. Hitzordua, 12:30ean; jendea hurbiltzen hasi eta hura zen jendetza; eguraldi onaren babesean jendea gustura eta ilusioz, kanturako gogoz. Jose de Azpiazu musika eskolakoen ekarpena ere sekulakoa! Eta zerbait sekulakoa izan bazen, kantu paperak guztiontzako heldu ez izana. Ai ene! Lasai, datorren hilerako gehiago prestatuko ditugu eta. Zuek segi horrela, herriko kaleak kantuz alaitzeko gogoz. LAISTER ARTE!
Txantxiku Ikastolak, Jose de Azpiazu musika eskolarekin elkarlanean, antolatuko duen ekimen baten berri ematera gatozkizue. Euskal Herriko hainbat herri eta hiriburuetan jadanik aurrera eramaten da ekintza hau eta herriarentzat eta bereziki herritarrentzat aberasgarria dela uste dugu. Gauzak horrela, bi erakundeek Oñatin antolatzea adostu dugu eta ekimen honekin lortu nahi ditugun helburuak hauek dira: