DBH 4ko Teknologiako ikasleak
DBH4ko frantseseko ikasleak Bretainian egon diren bitartean, Oñatin gelditu diren Teknologiako ikasleak ekintzaz beteriko astea izan dute. Korrika bazetorrela aprobetxatuz, Ikastola girotzeko kartelak egin zituzten lehenengo egunetan. Agenda 21etik proposatutako ʺElikadura Jasangarriaʺ gaia ere landu dute Ortuzabala baratza bisitatuz. Bisitaren ondoren, bertako produktu ekologikoak erabiliz, bazkari ederra egin dute. Otxandioko Hontza Extrem abentura parkean izan eta bailarako bidegorritik Arrasateraino bizikletaz joan dira, han orientazio ekintzak burutzeko.
HONTZA EXTREM PARKERA BISITA
ARRASATEKO IRTEERAREN ARGAZKIAK