Irakurketa astea
Datorren eguenean, apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta geuk ere, ekimen horrekin bat eginik, Txantxiku Ikastolan egun hori ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu ditugu aste osoan zehar. Hemen duzue egun horri begira sortutako egitaraua:
Apirilaren 20an:
- JUUL bozketa eguna. Gela bakoitzeko ikasleak, JULL irakurketa programatik gehien gustatu zaien liburua, idazlea eta ilustratzailea bozkatu ahal izango dute ikastolako aretoan.
Apirilaren 21ean:
- Batxi 2ko Eider Anduaga, Josu Arenaza eta Miren Tatiegi ikasleek, beraiek idatzitako “SUN’S FRIENDS” istorioa irakurriko diete HH5 urteko ikasleei 10:15etik -11:00etara
Apirilaren 22an:
-
Liburutegi erraldoia izango da aretoan 16:30etatik 19:30etara.
-
16:45ean Irakurketa ozena LHko 4. mailako ikasleek (euskaraz)
-
17:30ean UN BUEN RATO CON CADA PLATO. Juan Agirre (gazteleraz)
-
18:15ean NEU NAIZ EDERRENA. Arrate Kortabarria (euskaraz)
-
19:00etan HANDA’S SURPRISE. Beatriz Gereka (ingelesez)
Apirilaren 23an, LIBURUAREN EGUNEAN
-
Orri aurkitzailea egingo dute LHko ikasle guztiek eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek.
-
Goiz guztian zehar, DBHko eta Batxilergoko maila guztietan ikasleek beraiek ekarritako testuen irakurketa partekatua egingo dute.