Ortuan lan eta lan

Gure ikastolako ortua dela eta laguntza paregabea izan genuen bertan jarri dugun itxabola muntatzen. Iñigo eta Ana Larrea aritu ziren haizearen eraginez nahiko triskilduta geratu zen txabola berregiten. Mila esker bioi.

Honen harira, berriro ere gurasooi gonbita luzatu nahi dizuegu gure ortu lanetan parte hartzera. Lana asko pilatzen zaigu, bereziki garai batzuetan, eta larri samar ibiltzen gara.  Ezagutza berezirik izan gabe ere lan asko egin daiteke. 

Animatu! Ikastola orduetan, nahiz orduz kanpo.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu klikatu hemen eta sar zaitez geure blogean!

Etiketak: