Herrixa Kantuan apirilaren 25ean

Bihar, apirilak 25, Jose de Azpiazu Musika Eskolakook eta Txantxiku ikastolakook antolatutako HERRIXA KANTUAN ekimeneko 2. saioa izango da. Pasa den hilean egin genuen bezala, 12:30ean herriko plazan, kontzejupean, elkartuko gara, eta ordu eta erdiz-edo, euskal kantak abesten arituko gara.

Saio honetarako kanta paperak albiste honen bukaeran eskuratu ditzakezue.

Bestalde, duela hilabete agindutakoari jarraiki, jakizue posta-e kontu bat ireki dugula (herrixakantuan@gmail.com) eta horretan zuen guztion ekarpenak eta proposamenak jaso nahi ditugula (abestiak, antolaketa, ...).

Zapatuan elkar ikusiko dugu, baina bitartean hemen duzue lehenengo saioko bideo txiki bat ikusgai. Hasi eztarriak berotzen!!!

Etiketak: