Eslobakiarrekin elkartrukea

Urte asko igaro dira lehenengo aldiz Eslobakiara elkartruke bidaia egin genuela. Urtez urte gero eta aberatsagoa den dinamika honek ikasturte honetan ere izan du bere tartea. Ostiralean iritsi ziren Eslobakiar ikasle eta irakasleak Euskal Herrira eta aste oso bat igaroko dute gure herria ezagutu eta familiekin hartu emanetan. Ingelesez komunikatzeko gaitasunak hobetzea da ekintza honek duen helburu nagusia, hala ere, beste kultura batzuk ezagutzea, gure kultura ezagutzera ematea eta Euskal Herria beste herrialde batzuetara zabaltzea ere lortu nahi ditugun erronkak dira.