Argazki Rally-a

Ikastolaren asteko ekintzen baitan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Argazki Rally-a burutu zuten pasa den ostiralean. Aurtengo gaia ADISKIDETASUNA izan zen eta 7 taldek parte hartu zuten. Ikasleek ordu t'erdi izan zuten argazkiak ateratzeko eta beste ordubete argazkiak aukeratu, txukundu eta horma-irudi bat osatzeko. Aurtengoan emaitza ederrak lortu dituzte parte-hartzaileek!

Jarraian ikusgai dituzue taldeek ateratako argazki batzuk eta rally-aren bukaeran lortutako emaitzak. Plazako eraikineko paisiloak oso dotore gelditu dira ikasleen lan hauekin! Zorionak parte-hartzaile guztioi!!!