3. mailakoak Olartako Errotan
Maiatzarren 8an, 3. mailakoak Olabartako errotara joan ginen oinez eta Miren Biainek agertu zigun nola dabilen ur-errota bat. Egun horretan bertatik bertara ikusi ahal izan genuen nola ehotzen diren artaleak eta nola bilakatzen diren artaleak eta nola bilakatzen diren arto-irin. Irin hori pasa den zapatuan erabili genuen gure ikastolan talo-taikerra egiteko. Umm!!, ze goxoak zeuden (hoberik ba ote munduan!)
Mila-mila esker Mireni eta bere senitartekoei egindako harrera bikainagatik eta emandako azalpen interesgarriengatik.