LH3koek Gaztelanian landutako “Elikadura eta bizitza osasuntsuaren ohiturak” gaiaren proiektua gauzatu zuten otsailaren 19an. Proiektuaren amaiera "Feria de invierno" delakoa antolatzea izan zen. Horretarako, baratzeko produktuak eta etxean, familian, prestatutako jakiak ekarri zituzten. Aurrez, gelan fruitu lehor, enbutido eta gazta dastatzea egina zuten, baita liburuko errezetari jarraituta, "Salchichón de chocolate" delakoa ere. Erakusketara 1. eta 2. mailako ikasleak gonbidatu zituzten eta ikusteaz gain, produktuak dastatzeko aukera ere izan zuten.