Zeinen ongi Txokolateixian

Momentu honetan ingeleseko proiektuan txokolatearen gaia dugu esku artean eta ingeleseko irakasleak Txokolateixia dendara bisita gidatua egitea proposatu digu, gainera azalpen guztiak ingelesez eamn dizkigu bertako Maiderrek!!!

Maiderren azalpenak historia apur bat eginez hasi dira, esanez orain dela hainbat urte (19000etik ona) zazpi txokolateixa zeudela Oñatin eta denak txokolatea eginez garai berean. Gaur egun, berriz, gelditzen den fabrika bakarra Natra da.

Gaineratu du ze prozesu jarraitzen duen kakao zakuak Oñatiko fabrikara iristen denetik txokolate tableta bihurtu arte.

Eta, bukatzeko, azaldu digu zenbat txokolate mota dauden eta zeintzuk egiten diren gaur egun Oñatiko Natran.

Azalpenak bukatu ondoren Oñatin egindako txokolatea jan dugu!! Yummy!!!!

Galdera asko prestatu ditugu Maiderri egiteko. Erantzunak jaso ondoren, taldeko argazkia atera dugu.

Mila esker Maider emandako azalpen guztiengatik!!!

                                            

Etiketak: