lh 5.maila

5. eta 6. mailetako ikasleek bizikidetzaren gaineko saioak izan dituzte

Azken bi asteotan Urtxintxa eskolako teknikariak izan dira gure ikastolan eta bizikidetzaren gaineko saioak izan dituzte ikasleekin.

Bina orduko bi saiotan 5. mailako ikasleek bizikidetza zer den landu dute eta indarkeria sexista eta harreman afektiboen inguruan aritu dira. LHko 6. mailako ikasleak, berriz, harreman afektibo-sexualak ardatz hartuta, generoaren araberako jendarteratze prozesua ulertzen saiatu dira eta autoestimaren garrantzia landu dute. Ikasleek oso ondo baloratu dituzten saioak izan direla azpimarratu nahi dugu.

FIE 2016

fie_2016

Bi astean LH 5. mailako ikasleok burutu dugun ingelesezko ikastaro trinko bati esker sorgin garen agiria jaso dugu, edabe eta hitz magikoetan dugun iaiotasuna erakutsiz. Izan ditugun irakasleen laguntzaz eta lana fin egin ostean saria jaso dugu! ! ! ABRA CADABRA! ! !

Egin klik irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko.

5. mailakoak Natur Eskolan

naturEskolaLH5

Ekainaren 7an 5Bkoak eta 9an 5Ako ikasleak Natur Eskolan izan ginen "Erreka" ekosistema aztertzen. Horretarako hainbat ekimen burutu genituen, besteak beste: Olaran erreka aztertu (tenperatura, uraren abiadura, oxigeno maila, bertako izaki bizidunen azterketa...), jasotako datuekin ondorioak atera, erreka inguruan egon ohi den landaretza behatu... Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen. Gainera, primeran pasatu genuen! Eskerrik asko gurekin aritu ziren Imanol, Aimar, Maite eta Idoiari. 

Chocolate Party

chocolateParty

Azken hilabete honetan 5. mailakoak ingelesean landu dugun gaia “CHOCOLATE” izan da eta gaiari bukaera emateko “CHOCOLATE PARTY” bat antolatu dugu gure gurasoentzat eta 2. mailakoentzat, beraiekin dantzan, ipuinak antzezten eta jolasean ibiliz. Emanaldiaren amaieran txokolatez egindako tarta, galletak eta abar jan ditugu. Ze ondo pasatu dugun elkarrekin!!! Eta ze gozoa dana!! Mmmmm!!! Delicious chocolate!!!!!!

Egin klik irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko.

Bertso Jaialdia

bertsoJaialdia

Ikasturtean zehar, 5. eta 6. mailako ikasleek ahozkotasuna landu dugu bertsolaritzaren bidez eta “Gu ere bertsolari” programari amaiera emateko, 6. mailako ikasleak ikasturte bukaerako bertso-jaialdian parte hartu dugu. 5. mailakoen emanaldia ezin izan genuenez maiatzaren 17an burutu, txangoan ginelako, ekainaren 1ean, ikastetxean bertan egin genuen saioa 4. mailako ikasleentzat. Gustura aritu gara doinu eta errima artean!!!

5. mailakoen ARGAZKIAK

5. eta 6. mailakoen Antzerki Tailerra

antzerkiEmanaldiak

Iurgi Etxebarriaren zuzendaritzapean “Geltokia bizirik”, “Parke zoroa” “Gutiperio”, “Museoa” eta “Baserria” antzezlanak plazaratu ditugu hiru egun desberdinetan. Ikasleak oso motibatuta, giro onean, pozik, gustura aritu dira. Denon arteko elkarreraginez lana aurrera ateratzea lortu dugu. Mila esker, Iurgi, antzerkia  zer den irakasteagatik  eta, izan duzun gertutasunagatik!!! Benetan txalogarria ere, ikasleek erakutsi duten jarrera!!! ANIMO ARTISTA BERRIAK!!!!

5. mailakoak Zuhatzan

lh5Zuhatza

Joan zen maiatzaren 9, 10 eta 11n Zuhatzara joan ginen txangoan. Horren aurretik Nestlék Araian duen izozki lantegia bisitatu genuen. Eta nola ez! Bi izozki jan ondoren oso pozik joan ginen denok Zuhatzara. Zuhatzan ur-kirolak egin genituen eta nahiz eta urak hotzak egon  oso ondo pasatu genuen. A ze nolako laguntza begiraleena:  oso jatorrak ziren! Pentsa dezakezue pena handiz etorri ginela denok etxera. DATORREN URTEAN BERRIZ JOATEKO GERTU GAUDE!!!

Egin klik irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko.

Trauti Elkartekoak gurean

TrautiLH5

Joan zen maiatzaren 5ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleok TRAUTI elkarteko kideekin solasaldia izan genuen. Hasieran,  gaian murgiltzeko,  beraiek dituzten oztopo arkitektonikoei buruzko bideotxo bat ikusi genuen. Ondoren, beraien egunerokoa azaldu ziguten eta gure zalantzak zein  galderak  argitzeko aukera eman ziguten. Horrela ezgaitasun batekin bizitzea zer den ikusi genuen. Urdin eta Lukene, Mikel, Rafa, Isabel, Karmele eta Santi asko eskertzen dizuegu egin duzuen ahalegina.

5. mailakoak Suhiltzaileekin

SuhiltzaileakLH5

Martxoaren 1eko eta 3ko goizak Oñatiko suhiltzaileen lana eta azpiegitura ezagutzen pasa genituen. Hasteko, bideo bat ikusiz, suaren arriskuak saihesteko hartu beharreko neurriak ikasteko aukera izan genuen. Ondoren, beraien lana nola gauzatzen duten praktikan ikusi eta probatu genuen: jantziak, ura, kamioia, eskailerak eta abar. Azpimarratu behar dugu bertako langileek gurekin izandako prestutasuna eta jarrera ona. Oso ondo sentitu ginen bertan eta asko ikasi genuen. Eta noski, ederki  pasa ere! Mila esker!

5. mailakoak Ibarraundin

ibarraundi
Aste honetan, gure unitate didaktikoaren osagarri bezala, 5.mailakook Eskoriatzako Historiaurreko museoa bisitatu dugu. Oso ondo pasatzeaz gain asko ikasi dugula dudarik ez. Gainera gure arbasoen hainbat lan eta  ekintza  egiten ikasi dugu: sua piztu sukarri eta piritarekin, sukarriarekin tresnen puntak sortu, kobazuloetako marrazkiak, zerealak ixo, megalitoak egin....

Orriak

RSS - lh 5.maila-era harpidetu