Ongizatea Janaria Prestatuz Proiektua
Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center (BCC) fakultateak eta Ikastolen Elkarteak abian jarri duten ONGIZATEA JANARIAK PRESTATUZ izeneko proiektuan LHko 6.mailako ikasleek hartu dute parte.
Proiektuaren helburuen artean honako ezaugarri hauek agertzen dira:
-
Janariak ongi prestatzea janariarekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da, eta aldi berean, herri baten kulturan eta ekonomian eragina du.
-
Janariak ongi prestatzen dituen gizarte batek sasoiko elikagaiak erosten ditu, produktu industrializatu gutxi kontsumitzen ditu eta elikadura orekatu eta osasungarriagoa dauka.
-
Funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea.
Ikasleekin egin diren tailerrez gain, haur horien gurasoentzat ere egun bakar bateko tailerra antolatu zen.
Ikasleekin egin diren saioen antolaketa honako hau izan da:
-
Goizeko lehen orduan ikasleek erosketak egin dituzte (BCCko ordezkariek esan diete zer erosi behar duten).
-
10:30etik 12:30era ikasleek, taldeka, janariak prestatu dituzte.
-
12:30etik aurrera, prestatutako hori jan egin dute bertan.
-
Ondoren, erabilitako guztia jaso eta saioari amaiera eman zaio.
Oso esperientzia aberasgarria izan da!!!
Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena agertu nahi diogu Pago Uso elkarteko zuzendaritza batzordeari proiektu hau elkarte horretan egiteko aukera eman izanagatik.