ikastolaren astea 2015

Ongizatea Janaria Prestatuz Proiektua

sukaldatu

Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center (BCC) fakultateak eta Ikastolen Elkarteak abian jarri duten ONGIZATEA JANARIAK PRESTATUZ izeneko proiektuan LHko 6.mailako ikasleek hartu dute parte.

Proiektuaren helburuen artean honako ezaugarri hauek agertzen dira:

  • Janariak ongi prestatzea janariarekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da, eta aldi berean, herri baten kulturan eta ekonomian eragina du.

Bizikleta Martxa

bizikletaMartxa

Hilaren 10ean, bizikleta ibilalditxoa antolatu genuen herrian zehar. Eguzkia lagun, Agenda 21-eko kideek, guraso eta seme-alabek ekintzan hartu genuen parte. Bi ibilbide izan ziren: lehenengoa, Foru Enparantzatik San Prundentziora eta, bigarrena, Foru Enparantzatik Santxolopetegira. Aurten gainera berritasun bat izan dugu; ibilaldiaren amaieran Sustrai frutategiak eskainitako fruta jan genuen plazan. Goxoa benetan!!!!!!

Gure eskerrik beroenak Sustrai frutategiko arduradunei.

Elkartasun Ekintza

elkartasunEkintza

Lerro hauen bidez ELKARTASUN EKINTZAK taldeak eskerrak eman nahi dizkie Mozanbike-Gaza kanpainaren alde, era batera edo bestera, parte hartu duten guztiei, bereziki LH 6. eta DBH 3. mailako ikasleei boletoak saltzen egin duten lanagatik. 

Ikastolaren asteko ostiralean egindako zozketan zenbaki saritua 0886 izan zen, dagoeneko agertu da sariduna: Lino Urzelai, hain zuzen ere. ZORIONAK berari eta ESKERRIK ASKO guztiei parte hartze solidarioagatik.

LH 5.mailakoen Antzerki Tailerreko emanaldiak

antzerkiTailerra

LH5eko ikasleek antzerki saioak aurrera eraman ditugu Iurgi Etxebarriarekin. Bere zuzendaritzapean “Aitategia", “Txangoz Txango Gorritxorekin” eta “Mitologia” artelanak plazaratu ditugu bi egun desberdinetan.

Ikasleak oso motibatuta, giro onean, pozik, gustura... Denon arteko elkarreraginez lana aurrera ateratzea lortu dugu. Mila esker, Iurgi, erakutsi diguzunagatik, izan duzun gertutasunagatik!!! Benetan txalogarria ere ikasleek erakutsi duten jarrera!!!

Ikastolaren astea

ikastolarenAstea

Gainean da Ikastolaren Astea!

Aurten ere egitarau oparoa antolatu dugu. Ekintza nagusienak asteburuan izango badira ere, astean zehar hainbat hitzordu ere izango ditugu. Hala nola, Basque Culinary Center-ekoekin SUKALDATU programa izango dugu astearte eta asteazkenean, LH 5. mailako ikasleek antzerki tailerrean urtean zehar landutakoarekin 3 emanaldi egingo dituzte Santa Ana aretoan, Bidezko Merkataritza Denda, Oinez Ikastolara ekimena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia eta beste ekintza piloa!!!

Albiste honen bukaeran aurkitu dezakezue aste guztiko egitaraua. Zatozte Ikastolara!!!

Bidezko Merkataritza Denda

bidezkoMerkataritza

Gogoratu, aurten ere Txantxiku ikastolaren asteko ospakizunen artean Bidezko Merkataritza denda jarriko dugula maiatzaren 8an eta 9an Txantxiku Ikastolako aretoan. Bertan salduko diren produktuak garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateek egindakoak dira eta bitartekaririk gabe erosi ahal izango ditugu.

Ordutegia:

  • Maiatzak 8, egubakoitza, 16:30etatik 18:00etara.

  • Maiatzak 9, zapatua, 11:00etatik 14:00etara.

RSS - ikastolaren astea 2015-era harpidetu