Martxoaren 21a, Down sindromearen munduko eguna

Ospakizun horren harira hainbat jarduera antolatu ziren gure ikastolan

Martxoaren 21ean Down sindromearen munduko eguna ospatzen zela aintzat hartuta Txantxiku ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek bideo bat kaleratu zuten, zeinekin agertu nahi izan zuten, besteak beste, ezberdintasuna aberastasuna dela.

Horrez gain, Down sindromearen eguna ospatzeko ikasleen artean DOWN? BAI, ESKERRIK ASKO!! edota NIK MAITE DUT DOWN leloak zeramatzaten pin­ak banatu zituzten. Bestalde, 6. mailako ikasleok NI ZU BEZALAKOA NAIZ programaren barnean landutakoa azaldu zieten DBHko 1. mailako ikasleei. A zelako harreman polita sortu zen guztion artean!! Ekimen aberasgarriak bene-­benetan!!!

Hemen duzue bideoa ikusgai: