Konfiantzaren Pedagogia Txantxiku Ikastolan

2016/2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako etapa, proiektu berritzaile baten murgilduko da. Pedagogia honen ildo nagusiak hauek dira:

  • Haurra norbanako bezala garatzea. Umea bere osotasunean garatzea. Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia. Beste gako bat, umearen erritmo biologikoekiko, kognitiboekiko eta emozionalekiko errespetua da.

  • Adin ezberdinetako haurrak harremanetan jartzea, elkarrekiko interakzioan batzuk besteengandik ikas dezaten.Haurrek duten berezko gaitasun hori garatzeko, behar beharrezkoa da umeak elkar harremanetan jartzea. Elkar lagunduz eta imitatuz ikasten baitute.

  • Espazioaren antolaketak umearen garapen integralean duen garrantziaz jabetzea.Orain arteko gelak egokitu egin behar dira espazio zabal eta interesgarriak sortzeko. Hau da, proiektu pedagogikoak eta proiektu arkitektonikoak bat egin behar dute.

  • Ikastolan familiaren presentzia areagotzea, elkar harremanak indartzea.

Umeari familiako kideekin duen atxikimenduak ziurtasuna ematen dio eta lotura hori ikastolako irakaslearekiko garatzea oso garrantzitsua da umearen ikasketa prozesua ahalik eta egokien bideratzeko.

Horregatik, bailarako baina bereziki Oñatiko gurasoentzako (haurdun daudenentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat) eskolak antolatuko ditu Txantxiku ikastolak. Saioek 2 orduko iraupena izango dute eta ostiral arratsaldetan izango dira 17:00etatik 19:00etara. Hauek dira gaiak eta data zehaztapenak:

 

  • 2015-09-18: Mintegiari sarrera. Gurasotasuna eta bikote krisia. Haurraren lehen 6 urteen garrantzia.

  • 2015-10-23: Senaren edo instintuaren teoria eta konfiantzaren pedagogiaren oinarriak.

  • 2015-11-20: Umearen erritmo biologiko eta intelektualak.

  • 2015-12-11: Atxikimendu sena. Jatorria eta ontogenia. Atxikimendu neurgailuak.

  • 2016-01-22: Banatzea, galera. Banaketa eskolatzean.

  • 2016-02-26: Diadaren barne fenomenoa. Auto-estimuaren jatorria

  • 2016-03-18: Atxikimendu instintuaren ikerketa. Atxikimendu motak eta ezaugarri familiarrak.

  • 2016-04-29: Ustiapen eta garapen kognitiboa. Erritmo kognitiboak

  • 2016-05-20: Ihes eta beldur sena eta horren agerpenak.

 

Ikastaroak, saio bakoitzeko 15€ko kostua izango du familiako. Izen ematea idazkaritzara deituz (943781204) edo posta elektroniko bitartez (txantxiku@ikastola.eus) egin daiteke. Izen ematea irailaren 16ra arte luzatuko da. Informazio gehiago beharko bazenute jarri gurekin harremanetan.

Fitxategia: