konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogiari buruzko mintegia guraso guztientzat

Dakizuen moduan, iazko ikasturtean Konfiantzaren Pedagogian oinarritutako IXUTU proiektua martxan jarri genuen Haur Hezkuntzako etapan. Poliki-poliki pedagogia eredu berritzaile hau gainontzeko etapa guztietara ere zabaltzen hasiko gara, baina zer da Konfiantzaren Pedagogia? Azaroaren 22 eta 29an ikastolako guraso guztiei zuzendutako saioak antolatu ditugu. Bertan pedagogia eredu hau gertuagotik ezagutzeko aukera izango duzue eta bere oinarriak landuko ditugu: Zer da konfiantza? Nondik elikatzen da Konfiantzaren Pedagogia? Zer suposatzen du gure egunerokotasunean?

Ixutu proiektuaren mintegia gurasoentzat

Azaroaren 17an, egubakoitzean, 0-3 urte bitarteko haurren gurasoen mintegiko bigarren saioa burutuko dugu. Saioa honetan landuko den gaia “Atxikitzeko sena. Atxikimendu motak” izango da eta ikastolako arduradun pedagogikoek gidatuko dute. Mintegiko saio guztiak bezala, ikastolako aretoan izango da hau ere eta bi orduko iraupena izango du, 17:00etatik 19:00etara. Saio honetarako izen-ematea idazkaritzara deituz egin dezakezue (943 78 12 04).

Konfiantzaren Pedagogia. Guraso Mintegiak

konfiantzarenPedagogia

Hezkuntza komunitate osoaren elkarlanari esker IXUTU proiektua abian jartzeko egin beharreko obra bukatu dugu Txantxiku ikastolan. Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen den proiektu hau behar bezala garatzeko, guraso eta hezitzaileek ideia eta filosofia partekatu behar dute eta horretarako,  iaz lehenengo aldiz,  gurasoen mintegiak antolatu genituen. Ikasturte honetan ere, alde batetik haur esperoan dauden gurasoentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat mintegiak antolatuko ditugu. Azken hauen dinamizatzaileak ikastolako arduradun pedagogikoak izango dira dira.

Konfiantzaren Pedagogiako Ikastaroa

konfiantzarenPedagogia

Dakizuen moduan, 0 eta 1 urteko gurasoei eta haurdun dauden familiei luzatu genien parte hartzeko aukera. Horrez gain, Haur Hezkuntzako gurasoen behar eta proposamenak aintzakotzat, datorren ikasturtera begira saio horiek zabaltzea erabaki dugu. Horrela bada, ikastaroa bi eta hiru urteko haurren gurasoei ere eskainiko zaie. Honen berri, datorren irailean izango duzue!

Konfiantzaren Pedagogiako Muntaia

egiturenMuntaia

MUNTAIA LANETAN ARI DIREN GURASO, LANGILE ETA LAGUNEI

Etenik gabe, asteburuz-asteburu muntaia lanetan fin ari zarete. Aisialdiko denboran ere, gure ikastola murgildu berri den proiektu berriari indarra ematen gelditu gabe. Lan ederra benetan! Mila esker eta segi horrelako animoso!

IXUTU proiektua. Haur Hezkuntzako egitasmo berria

konfiantzarenPedagogia

Dakizuen moduan, 2016-2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako etapan IXUTU proiektua abian jartzera goaz Txantxiku Ikastolan. Konfiantzaren Pedagogiaren hautua egin dugu eta gure ikastolako errealitatea aintzat hartuz, hainbat ekarpen egin dizkiogu. Irakasleek elkarlanean egindako hausnarketek ondorio batzuetara eraman gaituzte eta, horietan oinarrituta, antolamendu eta funtzionamenduaren inguruko  hainbat erabaki hartu ditugu. Erabaki horiek korronte pedagogiko honekin bateratuz,  IXUTU proiektua sortzeko urrats garrantzitsuak eman ditugu.

Konfiantzaren Pedagogia Txantxiku Ikastolan

konfiantzarenPedagogia

2016/2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako etapa, proiektu berritzaile baten murgilduko da. Pedagogia honen ildo nagusiak hauek dira:

  • Haurra norbanako bezala garatzea. Umea bere osotasunean garatzea. Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia. Beste gako bat, umearen erritmo biologikoekiko, kognitiboekiko eta emozionalekiko errespetua da.

RSS - konfiantzaren pedagogia-era harpidetu