Danborrada badator

Dakizuenez datorren zapatuan, irailak 26, Oñatiko jaiak direla eta haurren danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Urtero bezala, bezperan, irailaren 25ean, danborrada antolatu dugu goizeko 11:00k aldera. Aurten ere, plazara joango gara eta bertan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek parte hartuko dute. Honetarako, HAUR HEZKUNTZAKO HAUR BAKOITZAK danborrero gorrua gelan prestatuko du, baina DESFILERAKO DANBORRA ETXETIK EKARRI BEHARKO DU. Lerro hauen bitartez gonbidatzen zaituztegu zuek ere, hala nahi izanez gero, ikusle bezala ekintza honetan parte hartzeko.

Etiketak: