Manu Arregirekin Unibertsoa ezagutzen

Joan zen ostegunean, LH 5. mailako ikasleok, orain lantzen ari garen unibertsoaren gaia dela eta, Manu Arregi fisikoaren azalpena jaso genuen gelan. Asko disfrutatu genuen zeruan dauden konstelazioak eta beste hainbat bitxikeria interesgarri ezagutzen. Gainera, bukaeran, plazatik kohete bat bota genuen!

Gauean Torrealdera teleskopioekin zerua behatzera joatekotan ginen baina, lainotuta zegoenez, ezin izan genuen ekintza gauzatu. Udaberrirako utzi dugu.

Mila esker, Manu!