Udazkenarekin jolasean

“Txomin Udazkenean” ipuinean eran ibili dira Haur Hezkuntzako ikasleak ere. Zuhaitzetik eroritako hostoak… lurrean pilatutako orbel zoragarri hori gelara eraman dugu. Eta nola gainera! Fin fin aritu dira hostoak biltzen 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleak; udazkenak eskaintzen digun kolore aniztasunaz gozatzen. Eta fin fin ekarri dituzte Ikastolara. 

Ekarri, bai horixe! Jakin  bazekiten urte 1eko ikasleak kanpora ez zirela joango! Horiek ere gozatu beharko zuten, bada, udazkenaz. “Txomin udazkenean” ikustea eta entzutea ondo dago, baina hori bizi gabe ez dago jakiterik zeinen  ondo pasa daitekeen hosto ximelez egindako multzo batekin. Eskutan hartu eta… bota! Bizkarrean behera joandako hostoek sortutako hazkura bizi… hostoak ukitu, ikusi eta posible balitz, dastatu! 

Eta txikienek gozatu ostean, besteon txanda iritsi da! Zer egingo 2, 3, 4 eta 5 urtekook? Naturak emandakoa artelan bihurtu dugu! A zer nolako sormena! Horma-irudi ezin dotoreagoak laister ikusgai izango dituzue. Baina, ez pentsa geuk ere orbel edo hostoez gozatzeko aukera izan ez dugunik! Geuk ere hazkura hori sentitu dugu; ukitu, ikusi eta dastatu baititugu! 

Nahi al duzue zuek ere Udazkenaz gozatu? Ikusi-ikusi argazkiak!

URTEBETEKOAK

2 URTEKOAK

3 URTEKOAK

4 URTEKOAK

5 URTEKOAK