Mila milioika esker!!

Abenduaren 4an agurtu genuen Udazken Kulturala. Ekintzez eta aberastasunez jositako hamabostaldiaz gozatzeko aukera izan dugu beste ikasturte batez. Baina ezin ahaztu dezakegu hori guztia zuzenean edota zeharka parte hartu duzuen guztioi esker izan dela. Eskerrak, beraz, den denoi, heldu, gazte zein umeen artean gure kulturaren transmisioa posible izatea lortu baituzue. Eta eskerrak bereziki honako hauei: Pake-Leku elkartearen izenean gurean izan zen Anttoni eta baita bere lagun Dart-i ere. Ezin ahaztu Markel Irizar, bere esperientziak ikasgai bilakatu zizkigulako. Ezta Fair Saturday egunean lanean jota su ibili ziren irakasle, guraso eta bereziki ikasleak. Arantzazu Inza eta Aitor Arregiri ere gure eskerrik beroenak. Eta azkenik, eskerrik maitakorrenak eta goxoenak Jose Mari Altuberi, berari esker txikienek ere danbolinari jira eta bira, gaztaina- erreak eskuak erre gabe egitea lortu baitzuen. Inor bidean ahaztu ez dugun esperoan, datorren ikasturtean berriro elkar ikusiko dugulakoan gaituzue.

Hemen dituzue burututako ekintza bakoitzari dagozkion berri zehatzak. Irakurri eta gozatu!

EKINTZA OROKORRAK

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

BIGARREN HEZKUNTZA