Odol Emaileen Bisita
Otsailaren 11n Txanelan lantzen ari garen “Zirkulazio aparatua” gaiarekin lotuta, odolaren inguruan aritu ginen Odol Emailetako Marije eta Saioa erizainekin. Informazio interesgarria eskuratzeko aukera izan genuen. Odolaren gaineko ikerkuntzan eman diren pausoak, odolaren osagaiak, odol taldeak, transfusioen garrantzia... izan genituen aztergai. Beraien esanetan "Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta pertsonaren odol-emate altruista da odola lortzeko iturri bakarra". Hori horrela izanik odola ematearen garrantziaz ere aritu ziren. Benetan interesgarria! Erizainek erakutsi ziguten jarrera ere, bikaina! Eskerrak beraiei.