lh 6.maila

5. eta 6. mailetako ikasleek bizikidetzaren gaineko saioak izan dituzte

Azken bi asteotan Urtxintxa eskolako teknikariak izan dira gure ikastolan eta bizikidetzaren gaineko saioak izan dituzte ikasleekin.

Bina orduko bi saiotan 5. mailako ikasleek bizikidetza zer den landu dute eta indarkeria sexista eta harreman afektiboen inguruan aritu dira. LHko 6. mailako ikasleak, berriz, harreman afektibo-sexualak ardatz hartuta, generoaren araberako jendarteratze prozesua ulertzen saiatu dira eta autoestimaren garrantzia landu dute. Ikasleek oso ondo baloratu dituzten saioak izan direla azpimarratu nahi dugu.

Eulogiren Sendabelarrak

eulogi

Ekainaren 10ean Eulogirekin Euskal Herriko senda-belarrez solasaldia izan genuen 6. mailako ikasleok. Bere esanetan gizakiok betidanik baliabide naturalak erabili izan ditugu osasuntsu bizi ahal izateko eta berak gure inguruan ditugun belarrak ezagutzeaz gain zertarako erabili daitezkeen ere jakin izan du. Infusioak, ukendua eta txaplatak nola egiten diren erakutsi zigun. Eta bukatzeko menta infusioa egin eta dastatzeko aukera izan genuen. Bistan dago, bai, Eulogik gustuko gaia duela, oso jantzia dagoela eta makinatxo bat ordu dedikatzen diola.

6. mailakoak Joxan Izarekin

Ekainaren 1ean Joxan Iza margolari, eskulturagile... artista LHko 6. mailako ikasle-irakasleon artean izan genuen. Bere azalpenak entzun ondoren pilotalekura joan ginen. Bertan paper zati luzean animalietatik hasi eta gure barrenak esaten ziguna marrazteko lehenengo eta baita margotzeko ere aukera izan genuen. Gure ikasleak artista zena ateratzeko aukera izan zuten. Joxan Iza gizon apala, artista handia, segi horrela!  Mila esker erakutsi diguzun jarreragatik!

Irudiaren gainean klik egin argazki guztika ikusteko.

Bide Hezkuntza saioak

bideHezkuntza

6. mailako ikasleak Bide Hezkuntza lantzeko bi saio teoriko eta praktiko bat izan dituzte Eñaut udaltzainaren gidaritzapean. Errepidean arriskuak nola ekidin landu dute eta bidezko portaera erakutsi diete. Ikasleak oso gustura eta interesatuak ikusi ditugu. Mila esker Eñaut ikasleek kontzientzia har dezaten egin duzun lanagatik!!!

Irudiaren gainean klik egin irudi guztiak ikusteko.

Bertso Jaialdia

bertsoJaialdia

Ikasturtean zehar, 5. eta 6. mailako ikasleek ahozkotasuna landu dugu bertsolaritzaren bidez eta “Gu ere bertsolari” programari amaiera emateko, 6. mailako ikasleak ikasturte bukaerako bertso-jaialdian parte hartu dugu. 5. mailakoen emanaldia ezin izan genuenez maiatzaren 17an burutu, txangoan ginelako, ekainaren 1ean, ikastetxean bertan egin genuen saioa 4. mailako ikasleentzat. Gustura aritu gara doinu eta errima artean!!!

5. mailakoen ARGAZKIAK

6. mailakoak Zuhatzan

zuhatza_lh6

LH 6.mailakoak, maiatzaren 18an, Gasteizko Artium museora joan ginen. Bertan, Arte Garaikidea  zer den azaldu  ziguten eta hainbat  artelan elkarrekin aztertu genituen. Ondoren, tailerrak egiteko aukera izan genuen, barnean daramagun artista sena kanporatzeko asmoz. Handik Zuhatzara joan ginen, han  uretako ekintzak egiteaz gain, elkarrekin jolastuz harremanak sendotzeko aukera paregabea izan  genuen. Paraje paregabean egun politak igaro ditugu!!!

Egin klik beheko irudian argazki bilduma osoa ikusteko.

5. eta 6. mailakoen Antzerki Tailerra

antzerkiEmanaldiak

Iurgi Etxebarriaren zuzendaritzapean “Geltokia bizirik”, “Parke zoroa” “Gutiperio”, “Museoa” eta “Baserria” antzezlanak plazaratu ditugu hiru egun desberdinetan. Ikasleak oso motibatuta, giro onean, pozik, gustura aritu dira. Denon arteko elkarreraginez lana aurrera ateratzea lortu dugu. Mila esker, Iurgi, antzerkia  zer den irakasteagatik  eta, izan duzun gertutasunagatik!!! Benetan txalogarria ere, ikasleek erakutsi duten jarrera!!! ANIMO ARTISTA BERRIAK!!!!

World Fair

worldFair

Joan zen astean Lehen Hezkuntzako 6. mailakook World Fair-a ospatu genuen 5. mailako ikasleekin. Emanaldi honetan 6. mailakook sei herrialde eta kultura ezberdinei buruzko informazioa eman genien ingelesez 5. mailakoei. Herrialdeak eta kulturak hauek ziren: Txina, Mexiko, India, Afrikako mendebaldea, musulmanak eta juduak. 6. mailakook herrialde horietako jantziak eraman genituen eta horretaz gain erakusketa bat antolatu genuen haien produktu, janari eta apaingarriekin. Bukaeran herrialde horietako hainbat joko erakutsi genizkien 5.mailako ikasleei.

Sukaldatuz Programa

sukaldatuz

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, BASQUE CULINARY CENTEReko sukaldariekin batera, SUKALDATUZ programa eraman dugu aurrera: erosketak egin, sasoiko produktuak erabiliz bazkaria prestatu, elikadura osasuntsuaz eta elikadura jasangarriaz jardun… eta bukatzeko talde txikietan sukaldatutako bazkari ederraz gozatzeko mauka izan genuen. Oso interesgarria izateaz gain, ederto pasa eta asko ikasi genuen! Ekimena borobilzeko asmoz, gurasoentzat ere sukaldaritza saioa burutu genuen. Sekulako pintxoak  dastatu genituen giro ezin hobean.

Odol Emaileen Bisita

odolEmaileak

Otsailaren 11n Txanelan lantzen ari garen “Zirkulazio aparatua” gaiarekin lotuta, odolaren inguruan aritu ginen Odol Emailetako Marije eta Saioa erizainekin. Informazio interesgarria eskuratzeko aukera izan genuen. Odolaren gaineko ikerkuntzan eman diren pausoak, odolaren osagaiak, odol taldeak, transfusioen garrantzia... izan genituen aztergai. Beraien esanetan "Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta pertsonaren odol-emate altruista da odola lortzeko iturri bakarra".

Orriak

RSS - lh 6.maila-era harpidetu