Gazte RS Jardunaldiak

Matxoaren 8an, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko fakultateak antolatutako GAZTE RS jardunaldietan parte hartu zuten. Gizarte erantzukizunari buruzko jardunaldi hauetan inmigrazioa, langileria, elbarriak eta gazteria izan ziren aurtengoan landutako gaiak. Gai hauen inguruko arazoa definitu eta horrentzako irtenbide bat proposatu, garatu eta aurkeztea izan da jardunaldi hauetan egindako lana. Gure ikasleak herriko beste ikastetxeetakoekin eta fakultatekoekin batera jardun ziren, eta aurkezpen guztiak egin ondoren, epai mahai batek proiekturik onena aukeratu zuen.

Etiketak: