6. mailakoen Ekintzak

Otsailaren 25ean, 6. mailako ikasleak Donostiara joan ginen. Goizean, Zientziaren Museoari bisita gidatua egin ondoren, "Kimikaren magia" tailerrean parte hartu genuen. Oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zitzaigun, hainbat momentutan geure burua zientzialari ikusi baikenuen. Ondoren, Txuri Urdin izotz jauregian patinatzeko aukera izan genuen. A zelako barreak!

Otsailaren 26ean, aldiz, Andoni Olalde espeleologoa gurean izan zen, eta lur barneko mundu liluragarria ezagutzeko aukera eman zigun. Ikasleek oso gustura entzun zituzten berak azaldutako esperientziak, eta bati baino gehiagori horretan murgiltzeko zirrara sortarazi zien.

Azpiko argazkien gainean klik egin bi egun hauetako argazkiak ikusteko.

DONOSTIAKO ARGAZKIAK

IÑAKI OLALDEREKIN ARGAZKIAK

Etiketak: