5. mailakoak Suhiltzaileekin

Martxoaren 1eko eta 3ko goizak Oñatiko suhiltzaileen lana eta azpiegitura ezagutzen pasa genituen. Hasteko, bideo bat ikusiz, suaren arriskuak saihesteko hartu beharreko neurriak ikasteko aukera izan genuen. Ondoren, beraien lana nola gauzatzen duten praktikan ikusi eta probatu genuen: jantziak, ura, kamioia, eskailerak eta abar. Azpimarratu behar dugu bertako langileek gurekin izandako prestutasuna eta jarrera ona. Oso ondo sentitu ginen bertan eta asko ikasi genuen. Eta noski, ederki  pasa ere! Mila esker!

Egin klik beheko argazkiaren gainean argazki guztiak ikusteko.