DBH 4koen Ekintza Bereziak

Frantseseko ikasleak Bretainian eta Teknologiako ikasleak robotikarekin burubelarri

Martxoaren 14tik 21era DBH4ko Frantseseko ikasleak Bretainian zehar ibili gara. Urtero bezala, Lisé Diwan-eko ikasleekin elkartrukea burutu dugu eta egun  horietan  ekintza desberdinak izan ditugu. Bretainiako lagunen eskutik hango toki ederrak  bisitatzeko aukera ere izan dugu: Quimper, Morlaix, Roscoff, Huelgoat, ... Oso ondo ibili gara eta dagoeneko gure lagun bretoiak bisitan noiz itzuliko zain gaude!

Eta frantseseko elkartrukeak iraun bitartean, teknologiako ikasleak ere ez gara geldirik egon! Bitarte horretan robotika landu dugu ikastolan. Batetik, DoPlayko dinamizatzaileekin, eta Lego Mindstorms erabiliz, almazen automatiko bat eraiki dugu, Elorrioko Eroskiko plataforman bisitatzeko aukera izan dugunaren antzekoa. Ez da lan makala izan!  Bestetik, MUko robotika saila eta bertan dituzten robotikaren zenbait aplikazio ere ezagutu ditugu.

Jarraian dituzuen argazkien gainean klik egiten baduzue aste berezi honetako argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

Bretainiako elkartrukea

Robotikako tailerra

Etiketak: