Oinez Ikastolara

Ikasturte honetan Oñatin haurrak ikastolara nola (oinez, bizikletaz, patinetean, kotxez…), norekin… etortzen diren ikertu du Eskola bideak. Ikerketa honen ondorioz, hainbat aholku eman dizkigute eta aholku hauek kontuan izanda, beste urte batzuetan bezala OINEZ, PATINETEZ, BIZIKLETAZ IKASTOLARA ekimena hiru astetan gauzatuko da apirilaren 18tik maiatzaren 6ra. Utz ditzagun kotxeak etxean eta goazen denok elkarrekin ikastolara! Ariketa fisikoa eginez, gure herria hobeto ezagutuz, lagunekin harremanak sendotuz, ingurumena zainduz, puntualak izanez, autonomia garatuz…

Ekintza hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat bideratuta dago..

ORDUTEGIAK eta IBILBIDEAK

1. IBILBIDEA:
Olakua­ - Bidaurreta - ­Etxaluze - ­Txantxiku ikastola

  • 8:15   Olakua (ahatetan)
  • 8:20   Bidaurreta (biribilgunean)
  • 8:25   Etxaluze
  • 8:30   Txantxiku ikastola

2. IBILBIDEA: 
Kurtzetxo ermita­ - San Anton Plaza - Unibertsitate etorbidea­ - Txantxiku ikastola

  • 8:15   Kurtzetxo ermitaren ondoan
  • 8:20   San Anton plaza
  • 8:25   Unibertsitate etorbidea (Parrokia aurrealdean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

3. IBILBIDEA: 
Errekalde - ­Portu­ - Foru enparantza - Txantxiku ikastola

  • 8:20   Errekalde (Urbia elkarte aurrean)
  • 8:25   Portu (Urzai denda aurrean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

4. IBILBIDEA: 
Errementari plaza­ - Txantxiku ikastola

  • 8:20   Errementari plaza (Errota taberna aurrean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

Ibilbide osoan arduradunak izango dira Txantxiku ikastolako petoarekin identifikatuta. 

Ibilbide osoan arduradunak izango dira Txantxiku ikastolako petoarekin identifikatuta. Hau guztia egin ahal izateko zuen partaidetza behar-beharrezkoa dugu. Ibilbide bakoitzerako lehen geltokian monitore arduradun bat eta 3 guraso-arduradun beharko ditugu. Prest bazaude laguntzeko, hemen klik eginez edo ikastolara deituz eman dezakezu izena.

Etiketak: