Ikasturte honetan Oñatin haurrak ikastolara nola (oinez, bizikletaz, patinetean, kotxez…), norekin… etortzen diren ikertu du Eskola bideak. Ikerketa honen ondorioz, hainbat aholku eman dizkigute eta aholku hauek kontuan izanda, beste urte batzuetan bezala OINEZ, PATINETEZ, BIZIKLETAZ IKASTOLARA ekimena hiru astetan gauzatuko da apirilaren 18tik maiatzaren 6ra. Utz ditzagun kotxeak etxean eta goazen denok elkarrekin ikastolara! Ariketa fisikoa eginez, gure herria hobeto ezagutuz, lagunekin harremanak sendotuz, ingurumena zainduz, puntualak izanez, autonomia garatuz…