Trauti Elkartekoak gurean
Joan zen maiatzaren 5ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleok TRAUTI elkarteko kideekin solasaldia izan genuen. Hasieran, gaian murgiltzeko, beraiek dituzten oztopo arkitektonikoei buruzko bideotxo bat ikusi genuen. Ondoren, beraien egunerokoa azaldu ziguten eta gure zalantzak zein galderak argitzeko aukera eman ziguten. Horrela ezgaitasun batekin bizitzea zer den ikusi genuen. Urdin eta Lukene, Mikel, Rafa, Isabel, Karmele eta Santi asko eskertzen dizuegu egin duzuen ahalegina.
Irudiaren gainean klik eginez argazki bilduma ikus dezakezu.