Zorionak hirukote!

Aretxabaletako Udalak, MU-k eta Arteman Komunikazio enpresak antolatutako EUSPOT lehiaketaren aurtengo edizioan, ikastolako DBH3ko Iker Plazaola, Igor Salgado eta Danel Terán ikasleek osatutako taldearen spota saritu dute. "Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera" zen aurtengo lehiaketako gaia. Gure ikasleen spotak “EDERTASUNA BARNEALDEAN DAGO. ETORRI ETA EZAGUTU!” izenburupean gazteen saria eskuratu du. Lehiaketaren helburuak honoko hauek dira: euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea. Maiatzaren 12an egin zen sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Angel Alkainek girotu zuen ekitaldia eta une oso gogoangarriak izan ziren, umorea eta jaia uztartuz. ZORIONAK HIRUKOTE!!

Etiketak: