World Fair

Joan zen astean Lehen Hezkuntzako 6. mailakook World Fair-a ospatu genuen 5. mailako ikasleekin. Emanaldi honetan 6. mailakook sei herrialde eta kultura ezberdinei buruzko informazioa eman genien ingelesez 5. mailakoei. Herrialdeak eta kulturak hauek ziren: Txina, Mexiko, India, Afrikako mendebaldea, musulmanak eta juduak. 6. mailakook herrialde horietako jantziak eraman genituen eta horretaz gain erakusketa bat antolatu genuen haien produktu, janari eta apaingarriekin. Bukaeran herrialde horietako hainbat joko erakutsi genizkien 5.mailako ikasleei. Orain, beraiek etxean egin eta jolastu dezakete!

Etiketak: