Mila Esker Sudur Gorri Izateagatik

Dakizuen moduan, azken aste hauetan DBH 4. mailako ikasleek "Irrifuxiatuak" kanpaina aurrera eraman dute gure ikastolan. Kanpaina honen bitartez, ikasleek Siriako errefuxiatuen egoera  eta HOTZ OÑATI taldearen lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Ekintza desberdinak antolatu dituzte eta horiei esker 600 sudur gorri baino gehiago banatzea lortu dute. Lortutako diru guzti hori HOTZ OÑATI taldera bideratuko dute.

Facebook-eko kontua baldin baduzue, egin zaitez Sudur Gorriak-en lagun eta ikasleek sortu duten abestiaren bideoa ikusi ahal izango duzue. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkizuegu sudur gorria eskuratu duzuen guztioi. Gure ikasleak ere zoriondu nahi nahi ditugu gaiarekiko erakutsi duten interesa eta azaldutako konpromezuagatik. Zorionak!!!