Txokolateixia dendan

Zein ongi pasatu genuen Txokolateixia dendan!!! Une honetan, 5. mailako ikasleak ingeleseko proiektuan txokolatearen gaia dugu esku artean eta ingeleseko irakasleak Txokolateixia dendara bisita gidatua egitea proposatu zigun. Gainera, Maiderren eskutik azalpen guztiak ingelesez jasotzeko aukera izan genuen. Maiderrek txokolatea egiteko prozesua, Oñatin izan diren fabrikak eta beste hainbat kontu argitu zizkigun. Azalpenak bukatu ondoren Oñatin egindako txokolatea jan genuen!! Yummy!!!! Mila esker Maider emundako azalpen guztiengatik!!!