“Ekonomia eta zergak” unitate didaktikoarengatik errekonozimendua

Pasa den urriaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Ekonomia eta Zergak” unitate didaktikoaren lanketan jardun duten ikastetxeei errekonozimendua egin zien, tartean gure ikastola.

Txantxiku Ikastolak unitate didaktiko honen lanketan protagonismo berezia izan du, izan ere, bertako irakasle diren Andoni Zendoia eta Nagore Altubek, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin batera, unitate didaktiko honen diseinua eta garapena burutu dute.

Txantxiku Ikastolak, 2013-2014 ikasturtetik, urtero, unitate didaktiko hau landu du DBH 4.mailako ikasleekin, zergen bidez bildutako dirua zertan gastatzen den ezagutaraziz eta gure ekonomia sistema hobeto ezagutuz.

Gure ikastolak berrikuntza eta gure inguruko gizartearekiko konpromisoan beste urrats garrantzitsu bat egin du. Zorionak bertan parte hartu duten ikasle eta irakasleei!