Ikastaroa Anbulatorioan

Aurreko asteetako martitzenetan Batxilergo 2. mailako ikasleak Oñatiko anbulatorioan izan ginen. Bihotz Biriketako Geldialdia (BBG) ezagutu eta berau gainditzeko  Bihotz Birika Bizkortzea (BBB) praktikatzen ikasi. Bertako profesionalek, ezertan hasi aurretik, laguntza eskatzearen garrantzia adierazi ziguten, eta desfibriladorearekin lana nola egin behar den azaldu. Benetan da erraza eta bizitza salba dezake.