ikastaroa

Ikastaroa Anbulatorioan

rcp_Ikastaroa

Aurreko asteetako martitzenetan Batxilergo 2. mailako ikasleak Oñatiko anbulatorioan izan ginen. Bihotz Biriketako Geldialdia (BBG) ezagutu eta berau gainditzeko  Bihotz Birika Bizkortzea (BBB) praktikatzen ikasi. Bertako profesionalek, ezertan hasi aurretik, laguntza eskatzearen garrantzia adierazi ziguten, eta desfibriladorearekin lana nola egin behar den azaldu. Benetan da erraza eta bizitza salba dezake.

Baserritar janzkerari buruzko ikastaro interesgarria

Maiatzaren 7an Elkarbizitza Taldekook ikastolako aretoan antolatu genuen ikastaroa oso interesgarria izan zen. Saio horretan Idoiak, Itsasok eta Saioak baserritar jantzien inguruko zenbait informazio eman ziguten, eta jasotakoa gure seme-­alabekin praktikatzeko aukera izan genuen. 

Denontzat baliagarria izango delakoan lotura interesgarri batzuk uzten ditugu

Mila esker eta zorionak Itsaso, Saioa eta Idoia!! Lan aparta egin duzue!!

Helbide interesgarriak:

Elkarbizitza taldeko kideek antolatutako ikastaroa

Aurpegiak margotzeko tailerrak izan zuen arrakastaren ostean, baserritar jantzia eta buruko zapia nola jarri ikasteko aukera izango dugu

Maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:30ean, ikastolako aretoan (San Juan, 1) Elkarbizitza taldeko kideok antolatuta, baserritar jantzia eta buruko zapia "fundamentuz" nola jantzi edo jarri behar diren irakasteko ikastaroa antolatuko da.

RSS - ikastaroa-era harpidetu