3. mailakoak Gaztelekuan

Duela aste batzuk Gaztelekuko ordezkariek  Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleoi gonbita luzatu ziguten eraikuntza hori  ezagutzera emateko.  Proposamen egokia iruditu zitzaigun, eta urriaren 27an bertaratu ginen hutsegin ezinezko zitara. Hantxe zeuden Cristina, Ainhoa eta Julen, eta azalpen orokorra emateaz gain, bertako guneak (Topalekua, Kuboa, Sotoa, Informatika gela, Bertakotze gela...)  erakutsi zizkiguten, hori gutxi balitz urtean zehar egin ahal izango ditugun ekintzen  berri ere eman ziguten. Horrez gain, urriaren 28an ONGI ETORRI jaia  izango genuela adierazi ziguten. Mila esker Gaztelekuko arduradunei.

Etiketak: