lh 3.maila 16-17

3.mailakoak Natur Eskolan

lh3_natur_eskola

Pasa den astean 3. mailakoak Natur Eskolan izan ginen, eta bertan Euskal Herriko eta Oñatiko hainbat ekosistema aztertu genituen. Ekosistema bakoitzean zein bizidun eta zein bizigabe aurki dezakegun identifikatu genuen. Hori guztia, Natur Eskolakoek prestatutako txostenetan jaso genuen. Goiz ederra igaro genuen Imanol, Aimar eta Maiterekin, eta euren azalpenekin asko ikasi genuen. Eskerrik asko hirukote!!

ARGAZKIAK HEMEN

CINDERELLA ANTZERKI EMANALDIA

Cinderella_antzerki_emanaldia

Istorio maitagarriaz gozatzeko aukera izan genuen 3. eta 4. mailako ikasleok Face to face-eko aktoreekin!!! Cinderella eta bere bi ahizpa gaiztoen abenturak eta haserreak entzun eta ikusi genituen. Cinderella printzearen  urtebetetzeko festara joan zen, eta zapata galdu zuen. Zapata aurkitu ondoren, printzea haren jabearen bila ibili zen, aurkitu zuen arte: Cinderella zen, noski! Printzeak ezkontzeko eskatu zion, eta, horrela, Cinderella printzesa bihurtu zen.

3. mailakoak Egiptoar bihurtuta

Egipto

Pasa den abenduaren 21ean 3. mailako ikasleak egiptoar bihurtu ginen eta azken hilabeteotan landutako EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA, proiektuari amaiera emateko, emanaldi bana eskaini genien gure gurasoei eta 2. mailako ikasleei. Azaroan eta abenduan oso gustura aritu ginen honoko hauek aztertzen: Egiptoko lurraldea, Nilo ibaia, idazkera hieroglifikoa edota bertako eraikuntzen eta jainkoen gaineko informazioa. 

Let's make a cake!

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleok ingeleseko saiotan “Granny, let´s make a cake” ipuina lantzen ari gara. Gaian  Davidek amonaren laguntzarekin limoizko bizkotxoa egiten du, eta hori egin dugu geuk ere, behar beharrezko osagaiak gelara ekarrita. Begira zeinen gustura aritu garen! Mmmm… delicious lemon cake!

Ikusi argazkiak HEMEN

3. mailakoak Gaztelekuan

LH3_Gaztelekuan

Duela aste batzuk Gaztelekuko ordezkariek  Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleoi gonbita luzatu ziguten eraikuntza hori  ezagutzera emateko.  Proposamen egokia iruditu zitzaigun, eta urriaren 27an bertaratu ginen hutsegin ezinezko zitara. Hantxe zeuden Cristina, Ainhoa eta Julen, eta azalpen orokorra emateaz gain, bertako guneak (Topalekua, Kuboa, Sotoa, Informatika gela, Bertakotze gela...)  erakutsi zizkiguten, hori gutxi balitz urtean zehar egin ahal izango ditugun ekintzen  berri ere eman ziguten.

Gure Txoko Kuttuna

txokoKutuna_lh3

Hilaren 13an, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok eta tutoreok, GURE TXOKO KUTTUNA unitate didaktikoaren jarduera osagarri gisa, Oñati herria bisitatzen ibili ginen. Gurekin etorri ziren turismo bulegoko gidariek hainbat datu eta txoko azaldu eta erakutsi zizkiguten. Horrez gain, Rodrigo Mercado de Zuazolaren eta Oñatiko kondeen hainbat bitxikeria ezagutu genituen. Oso ibilaldi interesgarria iruditu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen!!!

RSS - lh 3.maila 16-17-era harpidetu