Gabonetako egitaraua prest!

Gabon garaia dela-eta Txantxiku Ikastolan hainbat ekintza antolatuko dugu. Honako hau da ikasturte honetako egitaraua:

ABENDUAREN 22a, EGUENA

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek BEC-en dagoen Gabonetako Haurren Parkea bisitatuko dute.

ABENDUAREN 23a, EGUBAKOITZA

OLENTZERO eta MARI DOMINGI IKASTOLAN

  • 09:00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dute Haur Hezkuntzako ikasleek. Solasalditxo baten ostean, guztiontzako opariak banatuko dituzte eta Mari Domingik ikasleen eskutitzak, marrazkiak… jasoko ditu Olentzero, etxeetarako opariak prestatzen joan dadin.
  • 10:30ean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek San Martineko Zaharren Egoitza bisitatuko dute eta bertako kideekin gabonetako kantuak abestuko dituzte.

OLENTZEROREKIN KALEJIRA

  • 11:00ak aldera Lehen Hezkuntzako ikasleek San Martinen egingo diote harrera Olentzerori, eta ondoren, Oñatiko kaleetan barrena kalejira egingo dute.

SANTO TOMAS AZOKA

  • 11:30etik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Santo Tomas merkatua antolatuko dute herriko azokan. Bertan, baratzean jasotako eta etxean egindako produktuak salgai izango dituzte. Bestalde, Santo Tomas eguneko ohiturari jarraituz, txistorra ogitartekoak ere izango dira.

OHARRA: HH 2 urtetik gorako ikasleak baserritar jantzita etor daitezela aholkatzen da.

ABENDUAREN 24a, EGUAZTENA

KALEZ KALE GABON KANTAK ABESTEN

HASIERA: 12:00etan, Ikastolako jolaslekuan. Abestera etortzeaz gain, gurasooi gonbita luzatu nahi dizuegu musika tresnaren bat jotzera etor zaitezten (txistua, akordeoia, flauta…). Entsegua, egunean bertan izango da, goizeko 10:00etan, ikastolako musika gelan.

BUKAERA: 13:30ean gutxi gorabehera plazan. Ondoren, Gurasoen Kontseiluko kideen eskutik, SALDA izango da nahi duzuen guztiontzat.

IBILBIDEA: Ikastola – Bidebarrieta - Errementari plaza – Motxon kalea – Atzeko kalea – Kale Barria – Kale Zaharra – Plaza (Eguraldi txarra egingo balu, ibilbidea aldatu egingo genuke).

Kantu-paperak egunean bertan ere banatuko dira.