DBH 3koen ekintzak

Apirilaren 2an DBHko 3. mailako ikasleak, Natur Eskolako kideen laguntzarekin, Oñatiko ubideak eta Olateko zentrala aztertzen izan ginen. Haize indartsua izan arren, haize hori aldeko izan genuen Aitzgainerako aldapan: inor baino azkarrago iritsi omen ginan gora! Urrexolan bazkaria egin ondoren, Olaten amaitu genuen eguna lehenengo euri tantak erortzear zirenean.

Bestalde, DBH 3ko Biiziitzarako Prestakuntza hautazko ikasgaiko ikasleok Egonaldi Zerbitzuan zeuden ikasleei zuzendutako ekitalditxoa antolatu genuen: asmakizunak, koreografia eta beste zenbait jolas. Haur Hezkuntzako ikasleek berriz joateko eskaera luzatu ziguten, eta gu geu ere prest esperientzia errepikatzeko. Seinale ona, ezta?

 

Etiketak: