DBH 3

Kirolari profesionalak ikasgelan

Ibiliz fundazioari esker, pasa den ostiralean kirolaren inguruko saio berezia izan genuen DBH 3. mailako ikasleok. Lehendabizi gelan bi kirolari profesionalen bizimodu eta esperientziak ezagutu genituen. Alde batetik, Julene Sanchez belar hockey jokalariak kirola bere egunerokotasuneko zereginekin nola uztartzen duen kontatu zigun, eta, bestetik, Ibon Mugerza surflariak istripu batek bere kirolari bizitza nola aldatu zuen eta gaur egun kirolak bere bizitzan duen garrantziaz aritu zitzaigun. Bizi-istorio benetan baliotsuak!

DBH 3. mailakoak basogintza jasangarriaz ikasten

DBH 3. mailako ikasleok Iñaki Etxebesterekin egoteko aukera izan genuen aurreko astean. Basogintza jasangarrian doktorea da Iñaki, eta Errez Kooperatibako kidea da gaur egun. Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari irtenbideak aurkitzeko aukera ezberdinak azaldu zizkigun.

DBH-koak Lehen Hezkuntzakoekin

bizitzarakoPrestakuntza

DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok ekainaren 3an Cibermanager izenburupean emanaldia eskaini genien Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Batez ere internet eta sare sozialen erabilera desegokiek sor ditzaketen arazoez aritu ginen. Emanaldia oso interesgarria izan zen guztiontzat.

DBH 3. mailakoak Oñatiko Auzoetan

bizitzarakoPrestakuntza

Ikasturte honetan ere Pake Leku eta Txantxiku Ikastolaren artean elkarlanean aritu gara, elkarrekin zenbait ekintza burutu baitugu. Ikasturteari bukaera emateko joan zen maiatzaren 24rako Pake Lekukoek, elkarrekin eguna pasatzeko, Oñatiko auzoetara ibilaldia antolatu zuten. Ibilbidean, besteak beste, errotak, olak eta ermiten gaineko informazioa eskaini ziguten. Asentzioko elkartean elkarrekin bazkaldu eta antzinako jokoetan ere aritu ginen. Benetan egun ederra!!! Mila esker Pake Lekukoei!!!

 

Urdaibaira Irteera

DBH 3. mailako ikasleak Urdaibain dagoen Bird Center interpretazio gunera joan ginen. Eguraldia euritsua izan arren, Urdaibaik gordetzen dituen sorpresa ugari ikusteko a ze aukera! Harrigarria da zenbat hegaztik aukeratzen duen padura hau bai bizitzeko bai migrazioetan atseden hartzeko. Gelan Biologia eta Geologian landutakoa osatzeko aukera ezin hobea izan zen. Eskerrik asko Jon, Paul eta Txeperi emandako azalpen guztiengatik, asko ikasteaz gain oso gustura egon ginen beraiekin.

Zorionak hirukote!

Aretxabaletako Udalak, MU-k eta Arteman Komunikazio enpresak antolatutako EUSPOT lehiaketaren aurtengo edizioan, ikastolako DBH3ko Iker Plazaola, Igor Salgado eta Danel Terán ikasleek osatutako taldearen spota saritu dute. "Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera" zen aurtengo lehiaketako gaia. Gure ikasleen spotak “EDERTASUNA BARNEALDEAN DAGO. ETORRI ETA EZAGUTU!” izenburupean gazteen saria eskuratu du. Lehiaketaren helburuak honoko hauek dira: euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea.

Oñatiko Ermitak Ezagutzen

ermitak

Pake-Lekuko lagunei esker, DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok, joan zen apirilaren 27an, Oñatiko ermitak bisitatu genituen. Santxolopetegiko Magdalena, Torreauzoko San Pedro, Zañartuko Santi Krutz eta San Julian eta Garagaltzako San Juan Bautista ermitak barrutik ikusteko aukera izan genuen. Jerardo Elortzak azalpen ugari eman zizkigun, bai historia aldekoak, baita  arte aldekoak ere. Beraz, mila esker guztioi eskaini zeniguten arretagatik!!!

Bizitzarako Prestakuntzakoak Pake Lekun

pakelekun

Joan zen apirilaren 5ean DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok Pake Lekun izan ginen eta, eskola ordutegitik kanpo, ikastaro bat eskaini genien jubilatuei. Bakoitzak zituen zalantzak argituaz, smartphonaren ezaugarriak eta funtzionamenduaren inguruko xehetasunak azaldu genizkien. Pake Leku eta Txantxiku Ikastolaren arteko elkarlanean kokatutako ekintza izan da, aurretik garai bateko jolasen inguruko saioak izan baikenituen eta ikasturte honetan oraindik izango ditugu beste batzuk. Esan behar da esperientzia oso emankorra izan zela.

Garai Bateko Jolasak

antzinakoJolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, garai bateko jolasak (aroa, kanikak, txapak, tronpoa eta sakaponak) LHko 3. mailako ikasleak ikasi eta praktikatzeko aukera izan zuten joan zen egubakoitzean. Gelan jolas horiek aurkeztu zitzaizkien bakoitzaren ezaugarriak azalduaz eta, ondoren, enparantza inguruan praktikatzeko aukera izan zuten. Hori bideratzeko Pake Lekuko lagunak eta DBHko 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleekin elkarlanean aritu ziren. Pake Lekuko lagunekin zenbait ekimen burutuko ditugu ikasturte honetan ere. Mila esker!!!

Bizikleta Tailerra

bizikletaTailerra

DBH 3.mailako ikasleek, azaroaren 26an, bizikletaren inguruan hitzaldia izan zuten Baibikeko Antton Zubiaren eskutik. Hitzaldi honetan bizikletaren historia, erabileraren onurak eta zulaketak nola konpondu azaldu zuen Anttonek. Hitzaldi interesgarri bezain erabilgarria!

Mila esker Antton!

Orriak

RSS - DBH 3-era harpidetu