Irakurketa aste arrakastatsua
Apirilaren 2an, Nazioarteko Haur Literaturaren eguna ospatzen zela aprobetxatuz, martxoaren 28tik apirilaren 4ra irakurketa astea ospatu genuen. Ekintzaz beteriko astea, begira!
IPUIN ANTZEZTUAK GURASOEN ESKUTIK
Guraso, ikasle eta irakasleen arteko harremanak sustatzeko oso bide egokia dela pentsatzen dugunez, aurten ere, irakurketa astearen barruan gurasoen antzerki saioa eraman dugu aurrera. Emanaldiak izugarrizko arrakasta izan du, profesionalak bailiran! Bukaeran ikusleen partetik jasotako hitz guztiak polittak izan dira. Benetan aberasgarria!!! Giro goxoa, umore ona, elkarlana eta irudimena sortu da taldekideen artean.
Segi horrela eta hurrengo urtean ere, zuen lankidetza izango dugula espero dugu!!!
IKASLEEN EKINTZAK
Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Batxilergo 1. mailakoek eta DBH 2. mailakoek, hain zuzen ere, beraiek gertatutako ipuin eta jolas literarioak gogo biziz eskaini zizkieten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hauek arreta osoz jarraitu eta parte hartu zuten emanaldietan.
Benetan txalogarria erakutsi duzuen prestutasuna, jarrera, interesa, hurbiltasuna, ekintzaletasuna, esku hartze aktiboa, gogoa… Oso ondo pasatu genuen. Segi horrela!
BATXILERGO 1.MAILAKOAK HAUR HEZKUNTZAN
IRAKASLEAK IPUIN KONTALARI
Aurten ere, Arrate Kortabarriak, Beatriz Gerekak, Ane Ugartek eta Onintze Goitizek ipuin ezberdinak kontatu dizkigute entzuleon gozamenerako. Arreta handiz jarraitu ditugu eta ikasleak beraien istorioetan biziki murgiltzea lortu dute. Bai horixe!!
ANE UGARTE 3 URTEKO GELAKO HAURREKIN
ANE UGARTE 4 URTEKO GELAKO HAURREKIN
ONINTZE GOITIZ LH-ko 1.MAILAKOEKIN
ONINTZE GOITIZ LH-ko 2.MAILAKOEKIN
ONINTZE GOITIZ LH-ko 3.MAILAKOEKIN
ONINTZE GOITIZ LH-ko 4.MAILAKOEKIN
MIRARI SAGARZAZU ILUSTRATZAILAREKIN SOLASALDIA
Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Mirari Sagarzazu ilustratzailearekin solasaldia izateko parada izan zuten. Berak ilustratutako lanak azaltzeaz eta lantzeaz gain, denen artean istorioak asmatzeko aukera izan zuten. Benetan interesgarria, Mirari, mila esker!!!
IPUIN TAILERRA
Aurten nobedade moduan, gure guraso taldekoa den Ekhiñe Zumetaren eskutik HH2-LH2 bitarteko umeen gurasoei zuzendutako ipuin tailerra izan genuen.
Tailer honetan txikiak liburuen mundura inguratzeko teknikak azaldu eta gai ezberdinak (identitatea, ametsgaiztoak, lagunen arteko gatazkak, familia dibertsitatea...) nola landu eta horiek ondo eramateko hainbat liburu erakutsi zizkigun.
Benetan interesgarria, Ekhiñe, mila esker!!!
KALEAN IRAKURLE
LHko Ikasleek oso gustuko zuten liburu bat gelara ekarri eta beste ikaskide batekin trukatu ondoren, herriko plazara joan ziren irakurtzera.