ESKOLA BUS egitasmoa martxan

Elkar Hezi ikastetxea eta Txantxiku ikastolakoon artean gauzatuko den ekimen horren esperimentazioa egingo da ikasturtearen amaierara arte

Azken ikasturteotan ESKOLABUS egitasmoa lantzen aritu gara herriko ikastetxeak, Oñatiko udala eta BITAKA enpresako kideen laguntza eta aholkularitzarekin. Egitasmo horren helburu nagusiena da eskola garraio zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzea, bai garapen jasangarriaren ikuspegitik, baita ikuspegi ekonomikotik ere.

Azterketa eta hausnarketa sakonaren ostean, maiatzaren 5etik aurrera Elkar Hezi ikastetxea eta Txantxiku ikastolakook proiektu horren esperimentazio faseari ekingo diogu eta ikasturtearen amaiera arte garraio zerbitzua konpartitu egingo dugu. Fase horren ostean, egitasmoaren eraginkortasunaren eta bideragarritasunaren balorazioa egingo da, eta 2014/2015 ikasturteari begira erabakiak hartuko dira.

 
Etiketak: