DBH 3.mailakoak ULMA Forjan

Zubillagako Ulma Forjako instalakuntzak bisitatzeko aukera izan genuen azaroaren 14 eta 16ean. Lehenengo, enpresak Mondragon Korporazioaren barruan duen kokapenaren inguruan eta kooperatiba izatearen inguruan hitz batzuk entzun genituen. Ondoren, bertan ekoizten diren produktuei eta merkatuari buruz ere azalpenak jaso genituen. Azkenik, instalakuntzak ikusi genituen: materialen harrera, forjarako labe eta prentsak, mekanizazioko zatia eta almazen automatikoa. Gustura egin genuen bisita eta gauza askok harritu gintuzten! Plantan bertan zegoen makineriaren potentzia, zarata maila eta bertako produkzioa munduko zenbat herrialdetara esportatzen duten. Mila esker, Jon, Asier eta Mertxe zuen azalpenengatik!

Etiketak: