Danbor hotsez gozatzen
Oñatiko jaixak geroz eta gertuago ditugun honetan, Txantxiku Ikastolan ere berotze ariketak egiten hasiak gara. Asteburu honetan izango den haurren danborradak animatuta, geuk ere geure danborrada egin dugu gaur goizean.
Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, plaza danbor hotsez girotu dugu beste urte batez. Aurtengoan ere, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta LHko 1.mailako ikasleak izan dira parte-hartzaileak. Eta, nola ez, kanpora irten ez badira ere, Haur Hezkuntzako 1 eta 2 urteko ikasle txikiek ere izan dute aukera danborra astintzeko.