Gabonetako postal lehiaketa

Badatoz Gabonak, eta urtetan egin dugun bezala, aurtengoan ere Gabonetako Postal lehiaketa martxan jarri dugu ikasleen artean. Honela, Txantxiku Ikastolako Gabonetako postala, lehiaketa honetako irabazleetako baten aportazioari esker egingo da.

Postalak aurkezteko epea: Azaroak 14.

Anima zaitez parte hartzera.

Sariak:

Lehen Hezkuntzako irabazlea: 50€

Bigarren Hezkuntzako irabazlea: 50€

 

Beste urte batzuetako postalak hemen ikusgai.

 

Parte hartzeko txantilioiak ikastolan banatuko dira, baina nahi izanez gero azpian daukazue marrazkia egiteko txantilioiaren fitxategia.