gabonak

Olentzero eta Mari Domingi ikastolan izan dira

Goizeko lehenengo orduetan Olentzero eta Mari Domingik Haur Hezkuntzako guneak bisitatu dituzte eta ilusio izugarria egin digu! Ikasleen eskutitzak, marrazkiak… jaso dituzte eta opariak ekarri dizkigute. Lehen Hezkuntzako ikasleok, berriz, kalejira egin dugu Olentzero eta Mari Domingirekin eta guztiok batera gabon kantak abestu ditugu. Ikastolako patioan, ikasturtean zehar oso baliagarriak izango zaizkigun opariak jaso ditugu eta oso pozik geratu gara. Etorri datorren urtean ere Olentzero eta Mari Domingi, zuen zain egongo gara eta!

Olentzero eta Maridomingi ikastolan

Zailtasunak zailtasun, Olentzerok eta Maridomingik zerbait argi eduki badute, ikastolako haur eta gazteekin aurrez aurre egon nahi zutela izan da. Txikien begietan ilusioaren dirdira ikusteak urte osoan egindako lanak benetan merezi duela erakusten die. Eta guk esfortzu hori bihotzez eskertu nahi diegu.

Milesker Olentzero eta Maridomingi!

Gabonetako Postalaren irabazleak

postala

LHn IGOR MUGARZA TERANek eta DBHko irabazlea AIHARA SAGASTA CHAMORROk lortu dituzte 1. saria. Eta epaimahaiaren aipamen bereziak IRATI UGARTE GARITANO eta IKER PLAZAOLA ACOSTArentzat izan dira.

Gabonetako egitaraua

Gabon garaia dela-eta Txantxiku Ikastolan hainbat ekintza antolatuko dugu. Honako hau da ikasturte honetako egitaraua:

ABENDUAREN 22a, ASTELEHENA

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek BEC-en dagoen Gabonetako Haurren Parkea bisitatuko dute.

  • 15:00etan OLENTZERO antzerkia HHko ikasleentzat (2 urtetik gorakoentzat).

ABENDUAREN 23a, MARTITZENA

Gabonetako postal lehiaketa

postala

Badatoz Gabonak, eta urtetan egin dugun bezala, aurtengoan ere Gabonetako Postal lehiaketa martxan jarri dugu ikasleen artean. Honela, Txantxiku Ikastolako Gabonetako postala, lehiaketa honetako irabazleetako baten aportazioari esker egingo da.

Postalak aurkezteko epea: Azaroak 14.

Anima zaitez parte hartzera.

Sariak:

RSS - gabonak-era harpidetu