Haurren Tanborrada
Urtero bezala, Txantxiku ikastolan danborrada antolatu dugu. Aurten, irailaren 19an ospatuko dugu goizeko 11,00ak aldera. Ikastolan hasiera emango diogu eta plazara joango gara. Bertan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak parte hartuko dute. Honetarako, haur bakoitzak danborrero gorrua gelan prestatuko du eta desfilerako danborra edo beste edozein musika tresna etxetik ekarri beharko du.