Skip to main content

Orokorra

Txantxiku Ikastolako ikasle ordezkariak Udaletxeko Areto Nagusian izan ginen, herriko gainontzeko ordezkariekin batera.
Sexologia zerbitzua aurrez aurre zein online erabili daiteke, doakoa da, eta banaka, bikotean edo taldeka lan egiteko aukera dago.
2025ean Arantzazuko Basilikaren lehenengo harria jarri izanaren 75. Urtemuga betetzen da aurten.
Zein hizkuntzatan daukazu zure mugikorra? Zure telefonoaren hizkuntza nagusia euskara izan daiteke. Zure hatzen esku dago hautua.
Ekintzaz betetako Txantxiku Ikastolaren Astea ospatuko dugu apirilaren 8tik 12ra. Eta Beskoitzeko lagunak ere gure artean izango ditugu.
Aste Santuko oporrak gainean ditugun honetan, Txantxiku Ikastolako Euskara taldeak baliabide zerrenda luzea proposatzen digu, gure txiki eta gazteek euren aisia euskaraz bizi dezaten!
Txantxiku Ikastola Kooperatiba Elkarteak EDU CONSORTIUM proiektuan parte hartzen du.
Iñaki Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.
Aurtengo EA2030eko helburua 12. izanik (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak), horren inguruko ikerketa eta kanpaina bat egiteko beharra ikusi dute Patruila Berdeak eta EA2030eko DBH 4. mailako ordezkariek.
Ikastolen Elkarteak salatu nahi du Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolari Hezkuntza Sailak bidegabe ezarritako 140.000 euroko isuna.